Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Uztailaren 27tik 31ra bitartean ospatuko dira aurten Algortako San Inazio jaiak. Hain zuzen ere, horien irudia izango dena aukeratzeko, kartel lehiaketa deitu dugu, beste urte batez. Irabazleak 300 euro jasoko ditu. Horrenbestez, ekainaren 7ko arratsaldeko 6ak arte egongo da lanak entregatzeko aukera. Horretarako, Algortako Villamonte plazako A4 zenbakian dagoen Eztabaida Gunera jo beharko duzue. Egun horretan jai batzordeak osatutako epaimahaiak hiru aukeratu eta Facebook zein webgunearen bidez zabalduko ditugu jendeak gogokoena bozka dezan ekainaren 14ra arte. Edozein zalantzatarako aixerrota.jaibatzordea[abildua]gmail.com e-posta helbidea daukazue eskura.

Irakurri oinarriak (pdf)

Egilea: algortakosaninazioak, 2012 Maiatza 6, 9:08 pm

algorta-san-inazioak-2008

Argazkian, txikienak prest dira jada herri Inauteriak abiatzeko.

Ikastetxeek eta Getxoko Kultur Etxeak antolatutako Eskola Inauterien bidez heldu zaizkigu gaur Inauteriak Algortara. Mozorrotutako ehunaka umek hartu dituzte goizetik herriko kaleak. Bihar, Algortako San Inazioetako Jai Batzordeak Udalaren laguntzaz prestatutako jarduerei txanda helduko zaie. Aipatu ospakizunei kutsu herrikoiagoa emateaz gain, kaleko giroa eta bizitza suspertu gura ditugu. Bide horretan, larunbat honetarako, otsailak 18, bereziki txikiei eskainitako eguna prestatu dugu. Tailerrak eta disko-festarekin batera, mozorro jaitsiera eta txokolatada ere izango dituzte neska-mutikoek. Iluntzean, Aldatz taldeak jarriko ditu dantzan haur zein aita-amak. Hurrengo larunbatean, hilak 25, bihotzez ume izan arren, adinez nagusiagoak direnei helduko zaie txanda. Horrenbestez, kaleak mila kolorez janzteko asmoz, orain urteak egiten zen mozorro txapelketa (taldeka) berreskuratu dugu, 40 bat tabernen laguntzaz. Tartean, mozorro herri bazkaria izango da Telletxen (euria egitekotan Zabala eskoletan), menua paella gozoa dela. Gau partean, berriz, aukera bi: batetik, Garraxi taldeak eskainiko du dantzaldia, Telletxen. Bestetik, Hamaiketan, Governors eta Vendetta taldeek emango dute kontzertua, Portu Zaharrean. Zintzurrak bustitzeko aukera ere egongo da behean, jai batzordeak txosna jarriko baitu.

Gogoratu hilaren 22ra arte eskuratu ahal izango direla mozorro herri bazkarirako txartelak ondoko lekuetan: Eztabaida gune antiautoritarioa, Kantxa Kirol Moda, Sustrai eta Baserri. 7 euroren truke paella gozoa dastatzeko aukera egongo da, ogia, edariak (ardoa eta ura) eta postrea barne. Mozorro txapelketari dagokionez, taldekakoa izango da eta Kantxa Kirol Moda dendan izena eman beharko da, azken eguna hilaren 24a dela. Bertan emango zaizkie lehiaketaren oinarriak (pdf-an deskargatu) parte-hartzaileei. Sarietan 500, 350 eta 200 euro banatuko dira, lehenengo hiruren artean. Hain zuzen ere, Portu Zaharreko kontzertuak bukatuta ezagutzera emango dira saritutako koadrilen izenak. Sari bereziak ere izango dira.

Egitaraua:

Otsailak 18, larunbata. Umeen mozorro eguna.

11:30 Umeentzako tailerrak, Telletxen.
12:00 Euskal Inauterietako kalejira (Agurra Dantzari Taldea).
12:30 Mundakako Atorrak eta Lamiak (Itxartu Dantzari Taldea).
13:00 Diskofesta, Detraka Makin Eroa, Telletxen.
17:30 Umeen mozorro jaitsiera Telletxetik.
18:30 Umeentzako txokolatada, Telletxen.
19:00 Erromeria Aldats taldearekin, Telletxen.

Otsailak 19, igandea.

12:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa (Agurra Dantza Taldea): Sarrikobaso, Telletxe, Tangora, Sarrikobaso.

Otsailak 25, larunbata. Koadrilen mozorro eguna.

Koadrilen mozorro txapelketa, egun guztian zehar. Izen-ematea Kantxa Kirol Modan, hilaren 24ra arte. Bertan emango zaizkizue lehiaketaren oinarriak. Sariak: 500, 350 eta 200 euro.
13:00 Mozorro txapelketaren 1. puntuazio saioa, Telletxen.
14:30 Mozorro herri bazkaria, Telletxen. Euria egitekotan Zabala eskoletan. Menua: paella (postrea, ogia, ardoa eta ura barne). Txartelak 7 eurotan salgai Eztabaidan, Baserrin, Sustrain eta Kantxa Kirol Modan; hilaren 22ra arte.
16:00 Duo Deno bikotea: euskal kantak, Telletxen.
19:00 Mozorro txapelketaren 2. puntuazio saioa, Telletxen.
19:30 Mozorro poteoa, Telletxetik Portu Zaharrera.
20:00 Erromeria (1. zatia) Garraxi taldearekin, Telletxen.
21:30 Kontzertuak: Hamaiketan, Governors eta Vendetta (Portu Zaharra).
21:00 Erromeria (2. zatia) Garraxi taldearekin, Telletxen.
Kontzertuak amaitzean, mozorro txapelketaren sari banaketa.

Egilea: algortakosaninazioak, 2012 Otsaila 17, 1:50 pm

IMG_0248

Argazkian, parrandazalea gauaz gozatzen / cc-by ukberri.net

Inauterietan ostalaritzako establezimenduen ordutegiak ezohizko eran zabaltzeko erabakia hartu du Getxoko Udalak, “krisiaren eraginez zailtasun handiak jasaten ari den alorraren jarduerari laguntzeko helburuarekin”. Horrela, kafetegien, tabernen eta jatetxeen ixte-ordutegia goizaldeko 3:30ak arte luzatuko dute otsailaren 17an eta 24an; eta 04:00etara arte hilaren 18an eta 25ean. Pubek eta klubek 05:00etan itxi ahal izango dute aipatutako lehenengo bi egunetan eta 05:30ean beste bietan. Eusko Jaurlaritzaren Ikuskizun publikoen eta jolas-jarduerei buruzko Legearen arabera, ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan 01:30ean itxi behar izaten dute tabernek eta jatetxeek; eta 03:00etan disko-tabernek, pubek, karaokeek eta antzekoek. Argazkian, parrandazalea gauaz gozatzen.

Algortako San Inazio eta Itzubaltzeta / Romoko jai batzordeek, Itzubaltzeta gaztetxeak, Ziztu Bizian eskaut taldeak eta Zasi Eskola, Berantzagi eta Itxas Argia dantza taldeek tokian tokian antolatutako egitarauek mozorroen lehiaketak, umeentzako tailerrak, desfileak, erromeriak, txokolate-janak eta musika emanaldiak aurreikusten dituzte, besteak beste. Algortako kasuan, antolatutako jarduerak otsailaren 18an, 19an eta 25ean izango dira eta gainontzekoetan hilaren 18an. Horiekin batera, ostiralean, hilak 17, urtero bezala, udalerriko hamaika ikaslek egiten dituzten desfileak ere izango dira, ikastetxeek beraiek antolatuta. Itzubaltzeta / Romo-Areetako kalejira 10:30ean hasiko da Romo herri ikastetxean eta Algorta-Getxoko desfilea ordu berean aterako da, baina Sarrikobasoko biribilgunetik.

Egilea: algortakosaninazioak, 2012 Otsaila 17, 12:12 am

itzubaltzeta-eskola-inauteriak

Argazkian, Eskola Inauteriak Itzubaltzetan, artxiboko irudian / © Getxoko Kultur Etxea.

Gaur, ostirala, Eskola Inauteriak ospatuko dira Getxo udalerrian, bertoko zenbait ikastetxek eta Kultur Etxeak antolatuta. Mozorro desfileak bi gunetan izango dira: batetik, Getxo eta Algortan; eta bestetik, Itzubaltzeta / Romo eta Areetan. Guztira, 3.000 bat ikaslek parte hartuko dute horietan. Lehenengo gunean, honako ikastetxe hauetako 1.800 ikaslek parte hartuko dute: Andra Mari, Trinitarias, Zabala, Zubilleta, San Ignacio, Geroa eta San Nikolas. Desfilea 10:30ean hasiko da Sarrikobaso kaleko biribilgunean eta Sarrikobaso, Algortako Etorbidea eta Maria Andresena kaleetatik pasatuko da. Ibilbidea Algortako Telletxe plazan amaituko da. Desfilearen ondoren, txikienek (lehen hezkuntzako 2. mailara arte) festa izango dute Bihotz Alai plazan, musika animazioarekin. 3., 4., 5. eta 6. mailako haurrek beste festa bat izango dute Telletxen. Itzubaltzeta / Romo eta Areetari dagokienez, Gobela, Betiko, Artatza eta Romo ikastetxeetako 1.300 ikaslek parte hartuko dute. Desfilea 10:30ean hasiko da Romo ikastetxeko sarreran (institutuaren aurrean) eta Gobelaurre, Ezekiel Agirre, Kresaltxu, Gorbea eta berriro ere Gobelaurre kaleetatik igaroko da.

Egilea: algortakosaninazioak, 2012 Otsaila 17, 12:10 am

algorta-san-inazioak-2008

Aurreko urteetan ez bezala, San Inazioetako jai batzordeak egingo ditu aurten Algortako Inauteriak, Getxoko Udalaren laguntzaz. Aipatu ospakizunei kutsu herrikoiagoa emateaz gain, kaleko giroari eta bizitza suspertu ere gura ditugu. Bide horretan, otsailaren 18rako, larunbata, bereziki txikiei eskainitako eguna prestatu dugu. Tailerrak eta disko-festarekin batera, mozorro jaitsiera eta txokolatada ere izango dituzte neska-mutikoek. Iluntzean, Aldatz taldeak jarriko ditu dantzan haur zein aita-amak. Hurrengo larunbatean, hilak 25, bihotzez ume izan arren, adinez nagusiagoak direnei helduko zaie txanda. Horrenbestez, kaleak mila kolorez janzteko asmoz, orain urteak egiten zen mozorro txapelketa (taldeka) berreskuratu dugu, 40 bat tabernen laguntzaz. Tartean, mozorro herri bazkaria izango da Telletxen, menua paella gozoa dela. Gau partean, berriz, aukera bi: batetik, Garraxi taldeak eskainiko du dantzaldia, Telletxen. Bestetik, Hamaiketan, Governors eta Vendetta taldeek emango dute kontzertua, Portu Zaharrean. Zintzurrak bustitzeko aukera ere egongo da behean, jai batzordeak txosna jarriko baitu.

Astelehenean hasita, hilaren 21era arte eskuratu ahal izango dira mozorro herri bazkarirako txartelak ondoko lekuetan: Eztabaida gune antiautoritarioa, Kantxa Kirol Moda, Sustrai eta Baserri. 7 euroren truke paella gozoa dastatzeko aukera egongo da, ogia, edariak (ardoa eta ura) eta postrea barne. Mozorro txapelketari dagokionez, taldekakoa izango da eta Kantxa Kirol Moda dendan izena eman beharko da astelehenetik aurrera, azken eguna hilaren 24a dela. Bertan emango zaizkizue lehiaketaren oinarriak. Sarietan 500, 350 eta 200 euro banatuko dira, lehenengo hiruren artean. Hain zuzen ere, Portu Zaharreko kontzertuetan ezagutzera emango dira saritutako koadrilen izenak.

Egitaraua:

Otsailak 18, larunbata. Umeen mozorro eguna.

11:30 Umeentzako tailerrak, Telletxen.
12:00 Diskofesta, Detraka Makin Eroa, Telletxen.
12:00 Euskal Inauterietako kalejira (Agurra Dantzari Taldea).
12:30 Mundakako Atorrak eta Lamiak (Itxartu Dantzari Taldea)
17:30 Umeen mozorro jaitsiera Telletxetik.
18:30 Umeentzako txokolatada, Telletxen.
19:00 Erromeria Aldats taldearekin, Telletxen.

Otsailak 19, igandea.

12:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa (Agurra Dantza Taldea): Sarrikobaso, Telletxe, Tangora, Sarrikobaso.

Otsailak 25, larunbata. Koadrilen mozorro eguna.

Koadrilen mozorro txapelketa, egun guztian zehar.
13:00 Mozorro txapelketaren 1. puntuazio saioa, Telletxen.
14:30 Mozorro herri bazkaria, Telletxen.
16:00 Duo Deno bikotea: euskal kantak, Telletxen.
19:00 Mozorro txapelketaren 2. puntuazio saioa, Telletxen.
19:30 Mozorro poteoa, Telletxetik Portu Zaharrera.
20:00 Erromeria (1. zatia) Garraxi taldearekin, Telletxen.
21:30 Kontzertuak: Hamaiketan, Governors eta Vendetta (Portu Zaharra).
21:00 Erromeria (2. zatia) Garraxi taldearekin, Telletxen.
Kontzertuak amaitzean, mozorro txapelketaren sari banaketa.

Egilea: algortakosaninazioak, 2012 Otsaila 10, 7:44 pm